Lekukoen eta ibilgailuaren jabearen testigantzak jaso ondoren, azken urteetan udalerriko erdigunean aparkatutako ibilgailuek jasandako kalteak zenbatu eta arrazoiak argitzeko ikerketa bat zabaldu zuen Sopelako Udaltzaingoak. Atestatua Getxoko Guardia Epaitegira igorri da. Bertan, bizilagun hori ikertu gisa ageri da, ustez auto guzti horietan egindako kalteen erantzulea izan daitekeelakoan.