Iñigo Iruretagoiena Itxas-Argia mendi-taldeko kideak Himalaia mendilerroa zeharkatzeari ekin zion 2014ko abenduan, Nepalgo ekialdetik mendebaldera. Mendizale getxoztarrak film-dokumental batean batu ditu bakarrik eman zituen 74 egunean Kanchenjungatik Dolporaino egindako bidaia eta bizitako esperientziak. Bihar, eguaztena, dokumental hori ikusteko aukera eskainiko du Sopelako Munarrikolanda mendi-taldeak, gaztelaniaz. Gainera, egileak berak aurkeztuko du proiekzioa. Hitzordua Sopelako Kurtzio kultur etxean ipini dute, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!