Azken hori 2001ean egin zuten, orain dela 15 urte. Arduradunek diotenez, zelaia 12 urterako zela aurreikusi zuen enpresa eraikitzaileak, eta, daborduko, 15 urte igaro dira. Horrez gainera, Urko kiroldegia "guztiz" berritzeko lanak ere aurreikusi ditu gobernu-taldeak, berbarako: futbol-zelaien inguruko segurtasun-hesiak berritu, eta korrika egiteko pista egitea, kirol eskaintza handitze aldera. Azken horretarako, Udala URAren oniritziaren zain dago, inguruetan Gobela eta Lemotza ibaiak daude-eta. Lanotarako kanpo-finantzazio bideak baztertu gura ditu gobernu-taldeak; horretarako, "barne baliabideakaz" aurrera eroatea proposatuko du.