Sopelan izango du akabera laugarren ArgIHIzkiak sariketan oinarritutako erakusketak

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 5a, 12:00

ArgIHIzkiak, Kurtzio kultur etxean.

Eskualdeko herri gehienak bisitatu ostean, Sopelan amaituko du bere ibilbidea ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren laugarren edizioaren erakusketak. Aurtengo sariketa antolatu eta burutu artean behintzat, Uribe Kostako edo berton bizi diren 10 argazkilariren irudi bana eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu labur onenak ikusi ahal izango dira, martxoaren 20ra bitartean, Kurtzio kultur etxean.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa izango da: astegunetan 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara; eta aste-akabuetan, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun