Txapelketaren gakoa honakoa da: bertsolariek hainbat bertso botako dituzte, eta taldeek asmatu beharko dute zein esaera zaharri dagokion bertso bakoitza. Ez dago esaerak edozein modutara esaterik, bakoitza zerrenda ofizialean agertzen den modu berean (berbaz berba, eta hizkiz hizki) adierazi beharra dago.
Txapelketak atal bi dauzka: 11:30ak aldera hasiko dira kanporaketak, taldeak hainbat ibilbidetan banatuta ibiliko dira. Ibilbideen ondoren, denak Ander Deuna ikastolara igoko dira 15:00etan, bazkaltzeko. Horren ostean jokatuko dira finalerdia eta finala, 17:00etatik aurrera. Bazkarira joan barik ere, aukera dago azken saio horiez gozatzeko. Egun berean ere izena eman daiteke bazkarirako (20 euro, lagun bakoitzeko); janari gehiago prestatu ohi dute, badaezpada. Arrastian, Itxaso Paia eta Odei Barroso izango dira bertsolariak.
Sariak
Sariak guztiz zehaztu barik daude. Hala ere, antolatzaileek ziurtatu dutenez, parte-hartzaile denek jasoko dute oroigarriren bat; txapeldunek, eta, ziurrenik, bigarrenek ere, bidaia edo egonaldia. Finalera heltzen direnek lau pertsonarentzako bazkari edo afariak izaten dituzte, Sopelako jatetxeetan. Talde irabazlea asmatzen duenak, zozketaren irabazleak eta esaera berria asmatzen duenak sari bana dute.
Oinarriak
Nork parte har dezake?
Txapelketa taldeka egiten da: bi, hiru edo lau kide; denak 16 urtetik gorakoak.
Izena emateko epea
Apirilaren 4a izango da.
Salneurria
- Txapelketan parte hartzeko: taldeak 10 euro.
- Bazkaria: 20 euro, pertsona bakoitzak.
Ordutegia
11.30 Goizeko ibilbideak, tabernaz taberna.
15:00 Bazkaria, Ander Deuna ikastolan.
17:00 Finalaurrekoak, Ander Deuna ikastolan.
18:00 Finala, Ander Deuna ikastolan.
Zelan eman izena
- Telefonoz: 618 574 445 / 695 774 015
- Posta-helbide elektronikoz: jose-p@aek.eus / aitor-f@aek.eus
(Esaera zaharren zerrenda eta horien azalpena emango zaizkie parte-hartzaileei)