Obraren “mutilen bertsioa” estreinatu zenetik 20 urte igaro dira; Kike Diaz de Radaren moldaketak Andres Sopeñaren testua du oinarri. Modu horretan, Tanttakak “berriro zabalduko du, 20 urte geroago, eskola nazional katoliko hura; baina, oraingoan, ateburuan, ‘Niñas’ esaten zuen kartela grabatuta zeukan atetik sartzeko”. Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano aktoreak igoko dira oholtzara.