Gaur, eguena, martxoak 17, Sopelako Jai Batzordeak bilera egingo du Kurtzio kultur etxean; 18:30ean batuko dira. Arduradunek gogorarazi dutenez, edonork parte har dezake batzordean; izan ere, "helburua da denon artean eta denon gustuko jaiak antolatzea". Ez da izenik eman behar, beste barik bilerara agertu eta kito.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!