Udalak eskaintza handitu gura du Sopelbusen ibilbideak berrantolatuz eta ordutegiak moldatuz. Horretarako, lehiaketa abiatzea aurreikusi dute, ardura hartuko duen enpresa aukeratzeko; orain arte zerbitzua eskaini duen enpresaren kontratua apirilaren 30ean amaituko baita; hortaz, zerbitzu berria maiatzaren 1ean bertan indarrean jartzea espero dute udal arduradunek.
Ordutegiari dagokionez, ordutegi jarraitua izatetik, goiz eta arrastiko ordutegia izatera pasako da: 08:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.