2014an aurreko Udal Gobernuak martxan ipini zuen prozesu parte-hartzailearen ondorioa da skate-parkearen egitasmoa. Hainbat alditan aldatu dute kokapena, hasieran Urkoko ibarrean eraikitzekoa baitzen, baina URA agentziak ipinitako baldintzak zirela-eta, beste gune batera eroatea erabaki zuten. Balea parkea edo Barinatxe hondartzako aparkalekua ere aztertu zituzten.
Azkenean, Getxoko Kantera "skate-katedralaren" kokalekuaren antz handia izango du haututako eremuak. Printzipioz, adin eta maila denetako zaleentzat diseinatuta egongo da eta bainuontzi bi izango ditu, udaleko arduradunen esanetan. Hermosillak adierazi du Bilduk abiatutako proiektua babestu duela, baina esan duenez gurago luke "Sopelako gazteentzat eskuragarriago dagoen beste inguru batean ipini izana".