Gertaera eguerdiko 12:45ak aldera izan zen Larrabasterrako Urgitxieta kalean. Ibilgailua geldiarazi eta dokumentazioari begirada bat eman ostean, gidariak ezin izan zuen gidabaimena aurkeztu, trafikoko arau-hauste desberdinak tarteko, gidabaimeneko puntu denak galduta baitzituen.
Agenteek konprobatu zutenez, azken bi urteetan, gizonezko hau bost aldiz harrapatu dute puntu barik gidatzen. Berriro ere, arau-hauste bera burutzeagatik, ibilgailua epaileen esku utzi eta gidariari epaiketa arin baterako zitazioa jarri zaio, ustez bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik.