Igoera Karrantzako Molinar auzotik hasiko dute, honako tontorretara: Pico del Carlista (721 metro), Armañon (856) eta Jorrios (839). 24 kilometroko ibilbidea Turtzioz-en amaituko dute, 7 ordu eta erdiren ostean, gutxi gora behera. Izena-ematea aurretik egin behar da eta mendi-taldearen kontu-korrontean bost euro sartu, autobusa ordaintzeko.
Munarrikolandaren hurrengo txangoa apirilaren 24an izango da. Arabako lurraldeetan egingo dute ibilbidea. Asparrenako Ilarduia kontzejuko Leze kobazulotik hasiko dira eta Aitzandia (1.083 metro), Umandia (1.225) eta Allaitz (1.245) mendateetara igoko dira.