Azaldu duenez, batzuetan zabor-poltsak sartzeko ahoetan «buxadurak» izaten dira, poltsak trabatuta gelditu eta ez direnez jaisten, auzokideek ezin dute euren zaborra barrura bota, eta ingurua lohi lotzen da.
Hala ere, Hermosillak akordura ekarri du auzokide gutxi batzuek zibismoaren aurkako jokabideak dituztela. Pasa diren martxoaren 20an eta 21ean Kurene kalean botatako zabor-multzoak aipatu ditu alkateak buxaduren adibidetzat. Aurretik, horixe bera salatu zuten Denok Batera udal taldearen zinegotziek.
Udal Gobernua plangintza berri bat antolatzen dabil Hiri Hondakin Solidoentzako eta herrian dauden zaborrontzi denei begira (623, 2014 urtean, Aldundiaren arabera), eta horretarako aurreko legealdian egindako txostena erabiliko du, EH Bilduk eskatu dion legez. Ostera, Hermosillak ez du argitu aurreko Udal Gobernuak gizarte-eragileakaz eta udalerriko alderdiakaz 2013an osatu zuen Sopelako Hondakinen Kontseilua berriro batuko duen, koalizio abertzaleak eskatu duenez.
Hala ere, EH Bildu prest agertu da Udal Gobernuagaz zaborren gaineko akordioren batera heltzeko, hondakinen bilketa selektiboa aurreko legealdiko %16tik igotzeko bada.