Kosta Traileko hainbat kategoriatan, dortsalik ez

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 13a, 12:55

Kosta Traileko partaide bat 2015eko edizioan, lasterka. © KOSTA TRAIL

Kosta Trailen XI. edizioa ekainaren 12an egingo da Sopelan. Ohiko hiru probak izango ditu: 30 kilometroko mendi-lasterketa, 20 metroko mendi-ibilaldia, eta 10 kilometroko familia-ibilbidea. Horiez gainera, aurten, nobedade gisa, 21 kilometroko mendiko maratoi erdia eskainiko du.

Pasa den apirilaren 1ean zabaldu zuten izena emateko epea, Internetez. Daborduko, dortsalak agortu egin dira maratoi erdian eta mendi-lasterketan. Mendi-ibilaldian eta familia-ibilbidean, ostera, parte hartzeko aukera badago oraindino.

Inskripzioak ekainaren 10ean itxiko dituzte sarean, aurretik dortsal denak banatu ezean. Ordenagailuagaz moldatzen ez direnek aukera izango dute izapideak aurrez aurre egiteko, Forum Sport dendetan, maiatzaren 2tik ekainaren 11ra arte. Azken egun horretan, Leioako Artea merkataritza-guneko denda izango da izena emateko leku bakarra. Ibilaldi bietan parte hartzeko prezioa 5 eurokoa da; dendan bertan eskudirutan edo banku-transferentzia bidez ordaindu ahal izango da.

Probak lortuko duen etekina Bizkaiko Diabete Elkarteari eta La Cuadri del Hospi elkarteari emango die dohaintzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun