Beste sasoietan, bidaiak 30 zentimo balioko du; 25 bidaien bonuak, 5 euro, eta 50ekoak, 8 euro. EH Bilduren ustez, horrek arazoak sor ditzake. Sopelako familia ugarik bonu bina jasoko dituzte urtero doan. Laguntza hori Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten sopeloztarrek ere jasoko dute, DBk eskatuta.