Kuadrilla bakoitzetik gehienez eledun bi joatea eskatu dute, baita proposamenak eramatea ere: zer mantendu edo aldatuko luketen kuadrillen arteko txapelketan, dinamika berriak... Batez ere jolasen, jaitsieraren eta ginkanaren gaineko proposamenak eroateko eskatu die jai-batzordeak.
Txosna-eskaera
Sopelako Jai Batzordeak jakinarazi duenez, daborduko zabalik dago San Pedro jaietarako txosnak eta tabernetako kanpoko barrak jartzeko eskaera egiteko epea: maiatzaren 18ra arte. Hala, interesa dutenek udaletxean edo Sopelarinen bulegoan eskura ditzakete bete beharreko eskaera-orriak.
Kanpoko barra eskatzen dutenek aurkeztu beharko dituzte eskatzailearen NANaren fotokopia, barraren planoa (neurriakaz eta kokalekuagaz) eta 1.500 euroko fidantza ordaindu izanaren abonu-agiria. Azken horrek establezimenduaren izenean egon beharko du.
Txosnetakoek, berriz, txosnaren neurriak eta aseguru-poliza aurkeztu beharko dituzte. Horrez gainera, txosna zein egunetan ipiniko duten zehaztu beharko diete udal arduradunei; baita zein egunetan kenduko duten ere.