Zuntz optiko kablea ekarri gura dute AEBetatik Sopelara, itsaso azpitik

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 19a, 16:15

Joan den astean, Sopelako itsas hondoa aztertzen ibili zen "Meridian" ontzi ingelesa; Nautilus kanpainaren barruan, Virginia estatutik (AEB) itsasertz sopeloztarrera ekarri nahi dute, itsasoaren azpitik, 8.000 kilometroko luzerako zuntz optikoko kablea, 2017an, "Deia" egunkariak zabaldu duenez.

Prospekzio-lanek Espainiako Kanpo Arazoetako eta Lankidetza Ministerioaren oniritzia daukate; erakunde horrek eman zion "kanpaina zientifikoa" aurrera eraman ahal izateko baimena Madrileko Britainiar Enbaxadari. Hala, "Meridian" itsasontzia apirilaren 10etik 15era ibili da Sopelako kostaldean; daborduko alde egin du Uribe Kostako uretatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun