Euskaraz eta gaztelaniaz egindako film dokumentala Aiko taldeak eta Biodeografik ekoiztetxeak sortu dute. 50 minutuan, jotaren inguruko ibilaldi zorrotza egiten du, dantza tradizional horren jatorritik hasi, bilakaeratik eta aldaeretatik igaro, eta gaur egungo egoera eta aurreikusten zaion etorkizuna azalduko ditu.
Euskal Herriko dantza tradizionalak berreskuratzeko lanean duen esperientzia luzean oinarrituta, Aiko taldeak dantza herrikoi ezagunenetakoa eta klasikoenetakoa, jota ezaguna, irudien bitartez omentzea erabaki du. Gainera, dokumentalak aditu askoren testigantzak eskaintzen ditu, horien artean aipa daitezke Cesc Gelabert edo Jon Maya dantzari eta koreografoena zein Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena folklorearen ikerlariena, beste askoren artean.