Aipatutako lana hamalau kontakizunez osatu du Canok, haietako asko uda garaian idatzitakoak. Hartara, opor legez uler daitekeenari bertsio desberdinak erantsi dizkio; ura eta itsasoa bezalako errekurtsoetara jotzen badu ere, ohiko oporrez harago doazen egoerak daude: espetxea, berbarako.
Idazleak mota guztietako lanak sortu ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, baita itzulpenak ere; azken alor horretan, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak adibidez. New Yorken bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.