Zapatuan, Araban izango da sariketaren estreinaldia; irteera eta helmuga Ozaetan izango dira, udaletxearen aurrean. Barrundiako proba horretan, txirrindulariek 19,6 kilometroko zirkuituari lau bira emango dizkiote, Maturana eta Herediako gainetatik igaroz.
Domekan, ordea, Balmasedan izango da proba. Eider Merino txirrindulari laranjak etxean jokatuko du eta iaz lortu zuen txapela errepikatzen saiatuko da. Ibilbidea 73,8 kilometrokoa izango da. Hasieran, hiru bider pasatuko dira Malabrigotik, eta azken 20 kilometrotan bi mendate garrantzitsu izango dituzte: Avellanedakoa eta Herbosakoa.