Maiatzaren 25ean, berriz, etxeko arriskuak zelan saihestu izango dute berbabide. Azkenik, urriaren 19an, Antsietatea eta pertsona nagusiak izango da gaia.
Bizkaiko Foru Aldundiak zuzentzen du Zainduz programa; hurbileko zaintza eskaintzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak sartzen dira horretan. Autonomia pertsonala sustatzeko jardueren bidez, boluntariotzaren bidez eta zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren bidez bideratzen da zaintza hori. Egitasmo horri esker, mendetasuna duten adinekoen eta haien senide edo zaintzaileen bizi-kalitatea hobetu egiten da; era berean, giro afektibo ezagunean, hurbilekoan eta on batean eskaini ahal da zaintza hori. Programaren aurtengo aurrekontu osoa, 400.000 eurokoa da, iaz baino ia heren bat gehiago. Zainduz ekimena lurralde osora heltzen da, eta, daborduko, Bizkaiko biztanleen %78,57 hartzen ditu. Besteak beste, Getxo eta Leioako udalakaz eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz sinatu ditu hitzarmenak Foru Aldundiak