Zinema Familiarra zikloaren beste saio bat egongo da domeka honetan, hilak 24, Kurtzio kultur etxean. Boris Aljinovic eta Harald Siepermannek zuzendutako "Zazpigarren ipotxa" (2014) pelikula proiektatuko dute, 18:00etan; sarrera, doan. Animaziozko filma Zineuskadik euskaratu zuen, Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!