Udako denboraldia hasi arte, doakoa izango da Sopelbus garraio-zerbitzua

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 9a, 12:00

© SOPELAKO UDALA

Astelehenetik barikura, Sopelbusek Arrietara eta haur-eskola arteko bidea egingo du; besteak beste, Larrabasterrako metro-geltokitik, nagusien egoitzatik, osasun-etxetik eta adinekoen egoitzatik igaroko da. 08:00etan eta 09:00etan irtengo da autobusa. Alderantzizko bidea, berriz, 08:30ean eta 09:30ean egingo du autobusak, egoitzatik. Arrastian, berriz, 17:00etatik 19:00etara orduero aterako da egoitzatik, eta 17:30, 18:30 eta 19:30ean Atxabiribiletik. Zapatu arrastietan ere ibiliko da 17:00etatik 20:30era bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun