Hala ere, urdin-horiek aurreko partidan ospatu zuten Ohorezko Mailara igoko zirela, orain dela hiru urte galdutako kategoriara, berriro ere, indartsu bueltatzeko. Santurtziko Dinamo San Juani hiru tanto sartu zizkioten, hirurak penaltiak botatzean. Gol bi Jon Perezenak izan ziren, eta hirugarrena, Aitor Muñozek sartu zuen zigor-puntutik, atetik 11 metrora.
Hala, datozen demak betebehar hutsa izango dira sopeloztarrentzat. Domekan, 16:30ean, Abadiño hartuko dute Urkon. Durangaldekoak taularen erdian daude 41 puntugaz, eta ez dute ezer jokoan partida horretan. Bestelakoa izango da hurrengo aste-akabukoa, ligaren azken partida. Orduan, Ugeragak Zaldua A taldea bisitatuko du. Zaldibarrekoak sailkapeneko hirugarrenak dira, eta, orain arte, igoerarako azken postuan dabiltza. Hala ere, ametsari ihes egiten utzi gura ez badiote, litekeena da irabazi behar izatea, haiengandik puntu bira dagoen Uritarra taldeak lekua ken ez diezaien.