Bariku honetan, maiatzak 20, Oskar Matute EH Bilduko kidea Sopelako Kurtzio kultur etxean egongo da, 19:00etatik aurrera. Hiru sopeloztarrek elkarrizketatuko dute Matute; aukera izango da gaurkotasun handiko gaiez berba egiteko, koalizio ezkertiarrak adierazi duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!