Arrietara hondartza garbituko dute herritarrek, bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 18:49

Hondartza-garbiketa, artxiboko irudian. © SOPELAKO UDALA

Zapatu honetan, maiatzak 21, urteko lehenengo "Ocean iniciative" ekimena hartuko du Sopelak, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Europako Surfrider fundazioak antolatuta, parte-hartzaileei itsasoko hondakinen arazoa ezagutzeko aukera eskaintzea da jardueraren helburua. Hala, goizeko 11:00etan hasi, eta 13:00ak aldera amaituko dute. Antolatzaileen karpa El Pasillo-ko eskaileren inguruan kokatuko da. Ekimenean parte hartzeko interesa duten pertsonek, egunean bertan zuzenean karpara hurbildu beharko dute izena emateko.

Surfrider fundazioak publiko-kopuru handia batu gura du, arazoak sortarazten dituen eragin negatiboez informatu eta horiek berragertzea saihesteko. Fundazio horrek nazioarteko hainbat ekimen antolatzen ditu urtero; hondartza, laku, ibai eta itsas-hondoen hondakinak batzen dituzte euren jardueretan, Ocean iniciatives goiburupean. Jende askok parte hartzen du horietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun