Sopeloztar bat hirutan atxilotu dute aste-akabuan, urruntze-agindua urratu duelakoan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 12:14

Sopelako 28 urteko bizilagun bat atxilotu zuten maiatzaren 20an, 21ean eta 22an bertoko udaltzainek eta ertzainek, Getxoko epaitegi batek ezarritako urruntze-agindua behin eta berriro urratzea egotzita; senide batek jarri zuen bere aurkako salaketa.

Joan den barikuan, maiatzak 20, 21:00ak aldera, atxilotutako gizonak urrundu beharreko etxebizitzako atarian kalteak eragiten zebilela egiaztatu zuen Sopelako Udaltzaingoaren patruila batek, udal iturriek adierazi dutenez. Epailearen aurrera eraman ostean, horrek askatzeko erabakia hartu zuen.

Zapatu eguerdian berriro joan zen etxebizitzara eta Udaltzaingoak berriro atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuen.

Azkenik, domekan, SOS Deiak-era deitu zuten berriro ere gizonezkoa urruntze-agindua urratzen zebilela esateko; Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eta atxilotu egin zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun