Lehenengoa 12:00etan izango da, 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat; eta 17:30ean, 4. mailakoek eta gurasoek izango dute ikusteko aukera. Antzezlana 1972an estreinatu zuten Jim Jacobs eta Warren Casey gidoilariek. Halere, Olivia Newton-John eta John Travolta protagonista izan zituen 1978ko filmagatik da ezaguna "Grease".