Atxabiribil hondartzako lau tabernen terrazak eraitsi dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 18:10

Atzo, eguaztenean, hilak 25, hondeamakina batek Arriatera-Atxabiribil hondartzako tabernetako terrazak bota zituen. Hala, El Sitio, Sunset, Thai eta Bocateria ostatuek ez dute aurrerantzean terraza-zerbitzurik eskainiko, bolada batez behintzat.

Sopelako Udalak agindu zuen 30 urtez hondartza ondoan izan diren egiturak eraistea, udal iturriek baieztatu dutenez. Hala ere, zehaztu dute, erabakia ez duela Udal Gobernuak hartu, epaileek barik. Orain dela aste bi, 20 eguneko epean eraispena egiteko epaile-agindua jaso zuen Udalak. Erabakiaren atzean, bide-zor baten urteetako auzia dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun