Bizkaiko haur eta gazteen artean literatura-sormena sustatu eta bultzatu gura dute Bizkaidatz Txikia lehiaketaren bitartez. Parte-hartzaileek kontakizun bi garatu eta amaitu behar izan dituzte edizio honetan: gaztelaniaz, Seve Callejaren "Viaje nocturno" eta, euskaraz, Miren Agur Meaberen "Haize-begi".
Sari-banaketa ekitaldia Bilboko foru liburutegiko areto nagusian egin dute, eta parte hartu duten ikastetxeetako ikasleak izan dira bertan. Aurkeztutako kontakizun denen artetik aukeratu ditu epaimahaiak kategoria bietako eta hizkuntza bietako irabazleak. Haurren kategorian Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek parte hartu dute; gazteen kategorian, berriz, Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleak lehiatu dira.
Hauek dira aurtengo irabazleak, hizkuntzaren arabera
Gaztelaniaz
- Haurren kategoriako 1. saria: Aiala Garabieta Oribe, Lauro ikastola (Loiu)
- Haurren kategoriako 2. saria: Asier Diez Barrio, Santa Maria Hijas de la Cruz (Santurtzi)
- Gazteen kategoriako 1. saria: Itxaso Hernandez Costoya, Solokoetxe BHI (Bilbo)
- Gazteen kategoriako 2. saria: Lucia Gil Garayoa, Colegio Vizcaya (Zamudio)
Euskaraz
- Haurren kategoriako 1. saria: Gotzon Gandarias Zabala, Lauro ikastola (Loiu)
- Haurren kategoriako 2. saria: Urko Fernandez-Castañeda, Zipiriñe ikastetxea (Sopela)
- Gazteen kategoriako 1. saria: Osane Zugazaga Menika, Begoñazpi ikastola (Bilbo)
- Gazteen kategoriako 2. saria: Alain de Gainza Uribesalgo, Begoñazpi ikastola (Bilbo)
Sariak tableta eta diploma bana izan dira irabazleentzat, eta liburu elektroniko eta diploma bana bigarrenentzat. Gainera, haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolako material sorta bat jasoko dute.