Alicia Gonzalezek tarteko helmugen burua izatea lortu du; Aurore Verhoevenek bigarren eta azken etapan jaso ditu besoak; eta taldekako sailkapenaren buru izan da Lointek. Dena lortu dute, azken etapan Terueli gurpila zulatu zitzaion arren. Estutasun gehiago ere izan ditu talde sopeloztarrak azken aldian. Aurreko astean, Espainiako Koparen bosgarren proban, Murtzian, podium osoa hartu zuten Lointekekoek. Harako bidean, baina, taldearen autoa erre zitzaien, eta kostata heldu ziren probara. Bueltakoa beste odisea bat izan zen: furgonetari gurpila zulatu zitzaion.