Kosta Traila hartuko du bihar Sopelak

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 11a, 21:49

© KOSTA TRAIL

Kosta Trail elkartasun-ekimena egingo da Sopelan domeka honetan, hilak 12. Daborduko antolatzaileek iragarri dute aurtengo edizioa arrakastatsua izango dela, astelehenean agortu baitziren dortsalak, artean geratzen ziren proba eta kategoria denetan.

Askoz lehenago, apirilaren 1ean,  izen-ematea abiatu eta hiru egunera, bete ziren tokiak, 30 kilometroko lasterketarako eta mendiko maratoi erdirako; hori da aurtengo nobedadea. Hala, 4.200 pertsona baino gehiago izango dira domekan. 11. edizioa da, eta Kosta Trail elkartasun-helburu bikoitza izango du. Aurten, kirol-ekimenak diruz lagunduko ditu Bizkaiko Diabete Elkartea eta Gurutzeta ospitaleko "La Cuadri del Hospi" umeen aldeko onkologia-ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun