Sopelako Udaltzaingoko agenteek gidaria segurtasun uhal barik zihoala ikusi omen zuten. Behin ibilgailua geldiarazi zutenean, gidariak alkohol-usain handia botatzen zuela baieztatu zuten, udal iturriek diotenez. Alkoholemia probak eginda, baimendutako alkohol-tasa 3,5 aldiz biderkatu zuen. Hortaz, gidaria epailearen esku geratu da trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita; gutxi barru epailearen aurrean agertu beharko du, epaiketa azkar bat egiteko.
Legeak baimendutakoak baino alkohol-tasa handiagoagaz edo drogen eraginpean gidatzeagatik, isunak 1.000 eurokoak ere izan daitezke (alkoholemia-tasa bikoiztuz gero edo ondorengo urtean berriz araua hausteagatik), eta gidabaimenaren 4 eta 6 puntu artean gal ditzake gidariak. Gainera, bide-segurtasunaren aurkako delitua eginez gero, 3 eta 6 hilabete arteko espetxe-zigorrak, 6 eta 12 hilabete arteko isuna edo gizartearen mesederako 31 eta 90 lanegun artean aplikatzen dira. Edozein kasutan, zigortuak ez du gidatzeko baimenik edukiko 1 eta 4 urte artean.