Sopelan erroldatuta daudenei eta gutxienez 16 urte daukatenei zuzenduta daude diru-laguntzak. Ondoko arrazoiengatik udal euskaltegian izena eman ez dutenek ere eska dezakete:
- Matrikula egin gura duten maila edo ikastarorik ez egotea.
- Gura duten ordutegian talderik ez egotea.
- Lana edo ikasketak direla-eta.
Hala, ikastetxe ofizialetan edo homologatutako ikastetxeetan egindako matrikula eta irakaskuntzaren %50a (egonaldiak kanpo) diruz lagunduko du Udalak. Diru-laguntza eskatzen den mailan emandako eskola-orduen %80an (gutxienez) egon izana edo, bestela, diru-laguntza eskatzen den maila gainditu izana egiaztatu beharko dute eskatzaileek. Horrez gainera, Sopelako Udalean ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikorik zor ez izatea ezinbesteko baldintza izango da.