"2014an kitatu behar zuten zorra; baina, EAJk ez zuen egin, krisiak eragindako arazo ekonomikoak omen zeudelako. Azkenik, Bilduk hitzarmen batera heldu zen, ordainketa epeka egiteko: 2014ean, 2015ean eta 2016an", azaldu du Viok. Hala ere, "EAJ ez zen hitzarmena izenpetzera heldu, hauteskunde autonomikoetarako sei hilabete baino ez zirelako geratzen. Euren intereserako ez zen ona Udalak diru hori jasotzea". Orain, EAJ burua dela, gehiengoz adostu dute zorra kitatzea.