Serbiako Kud Branko Cvetkovic taldeak dantzatuko du Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 5a, 17:46

© KUD BRANKO CVETKOVICH

Uztailaren 24an Folklore Bizia Nazioarteko Dantza Jaialdia hartuko du Sopelak; Euskal Herriko, Irlandako eta Serbiako dantzak eskainiko dira bertan. Hasiera batean, Bachkortostango errepublikako Esemble Floklorique National Miras taldearen parte-hartzea aurreikusita zegoen; udal iturriek adierazi dutenez, azkenean Serbiako Kud Branko Cvetkovic taldeak parte hartuko du.

Serbiarrez gainera, Irlandako Esemble Folklorique Absolutely Legness eta Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak egongo dira Sopelan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun