Txanda honetan izena ematen duten familien bilera irailaren 12an izango da, 19:00etan, ludotekan bertan. Ordainketa-epea, berriz, irailaren 13an hasi eta 30en amaituko da. Txandaren prezioak hurrengo hauek izango dira: lehenengo seme edo alabak 20 euro ordaindu beharko du, bigarren seme edo alabak 18 euro, eta hirugarrenak edo hortik aurrerakoak 16 euro. 2004 eta 2012 urteen artean jaiotako aurrek parte har dezakete. "Ludotekak euskararen erabilera bultzatzen du, bertan egiten diren jarduera guztiak euskaraz egiten direlako. Horrez gain, baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatzen da: norbanako zein besteekiko errespetua kontuan hartuz, elkarbizitza, hezkidetza... Gainera, adin ezberdina duten umeek euren arteko harremana izaten dute", azaldu dute arduradun sopeloztarrek.
Jarduerei dagokionez, hilabetero gai bat (birziklapena, kultur aniztasuna, euskal kultura...) aukeratzen dute eta horren inguruan ekintza ezberdinak egiten dituzte: jolasak, irteerak, tailerrak eta ekintza puntualak (ipuin kontalaria, txalaparta ikastaroa, eta abar). "Baina, noski, programazioan agertzen diren ekintzak erabiltzaileen gogo eta interesen arabera ere antolatzen dira", amaitu dutenez.