Mortirolotik onik atera da Lointek

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 7a, 12:35

2015eko apirilaren 19an, Eider Merino Lointek taldeko txirrindularia nagusitu zen XIV Balmasedako Emakumeen Sarian. © LOINTEK TEAM

Emakumezkoen Italiako Giroaren seigarren egunean, osorik mantentzen da Sopelako Lointek Team txirrindulari-taldea. Atzo, eguaztena, Mortiroloko gainari aurre egin behar izan zioten lehiakideek, bosgarren etapan. Mara Abbott (WHT) bakarrik heldu zen mendi-magalera eta helmugara, ihes egin ostean; maillot arrosa jantzi zuen estatubatuarrak. Bitartean, Eider Merino Lointek-eko balmasedarra 35. sartu zen helmugan; txirrindulari-talde sopeloztarreko kideen artean lehenengoa da (35. postuan dago) eta, Giroko gazteen sailkapenean seigarren dago.

Lau etapa gelditzen dira oraindino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun