Bertan haurraren izena idatz daiteke, senitarteko edo lagun baten telefono zenbaki bategaz batera, beharra izanez gero, erraz lokalizatu ahal izateko. Gontzal Hermosilla alkatearen berbetan, "sistema sinplea eta praktikoa bezain eraginkorra da, eta dohainik banatuko diren lokalizaziorako eskumuturreko hauei esker, berehalako erantzuna ematen zaie familiek bizi behar izaten dituzten estualdiei". Eskumuturrekoak iragazgaitzak dira; norberak zarratzeko eta irekitzeko sistema bati esker, uda osoan zehar erabildaitezke. Guztira, 500 eskumuturreko banatuko ditu adin txikiko haurrak dauzkaten pertsonen artean Sopelako Udalak.
Interesdunak Sopelako Turismo Bulegoetara hurbildu behar izango dira eskumuturrekoak jasotzeko.
Ordutegia
Sopelako Turismo Bulegoa
- Uztaila eta Abuztua: Astelehena-domeka: 10:00-15:00 / 16:00-19:00
- Iraila: Astelehena-zapatua: 10:00 14:00 / 16:00 18:00. Domeka eta jai-egunak: 10:00-14:00
Sopelako Informazio Puntua
- Uztaila eta Abuztua: Astelehena-domeka: 10:00-15:00 / 16:00-19:00
- Iraila: Astelehena-zapatua: 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Domeka eta jai-egunak: 10:00-14:00