Munduko Surf Ligako 18 urtetik azpikoen nazioarteko zirkuituaren Europako erronda bihar, eguena, helduko da eskualdeko uretara; Arrietara hondartzan jokatuko dute domekara bitartean Peña Txuri Junior Pro Sopela txapelketaren 11. edizioa. Besteak beste, sailkapenean buru diren Thomas Debierre (Guadalupe) eta Teresa Bonvalot (Portugal) surflariek parte hartuko dute; 171 lagunek (49 emakume eta 122 mutil) eman dute izena Peña Txurik antolatutako txapelketan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!