Ordainagiria edo transferentzia-agiria Bakioko turismo bulegoan (Basigoko Bide Nagusia, 3) aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek; edo posta elektronikoz bidali turismo@bakio.org helbidera. Honako datu hauek bete beharko dituzte: izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia eta DNI zenbakia.
Datuak betetzean, aurrez aurre edo e-maila bidez jakinaraziko zaie zein den dortsalaren hurrenkera. Dortsala Bakioko turismo bulegoan batu ahal izango da, astelehenetik domekara, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Halaber, lasterketaren egunean bertan jaso daiteke irteera mahaietan, goizeko 09:15etik aurrera.
Zero dortsala
Modu berean, ibilbidean parte hartzeko asmorik izan ez, baina Aimarri elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eman gura dioten pertsonek zero dortsala erosi ahal izango dute, modu sinbolikoan; horretarako, 10 euroko diru-sarrera edo transferentzia egin beharko dute La Caixako ES36 2100 4952 15 2100145847 kontuan, "Zero Dortsala" jarriz.
Argibide gehiago: 946 193 395 (Bakioko Turismo Bulegoa).