Eskalatzaile ona izateaz aparte, pasa den zapatuan Eider Merinok argi utzi zuen erlojuaren aurka ere ondo aritzen dela; Tolosako erlojupekoan hirugarren geratu zen, Elbustorengandik 17 segundora heldu zela. Domekan, ostera, BDP taldeko Margarita Garcia nagusitu zen Zizurkilen probaren erdian abiatutako ihesaldi luzeari esker. Tropela bi minutura heldu zen, Lointekeko Alicia Gonzalez eta Eider Merino hirugarren eta seigarren egin zutela, hurrenez hurren.
Zizurkilgo proba horretan, gainera, Eider Merinok puntuak metatu ditu Espainiako Koparako; bertan ere 23 urteko azpikoen buru dabil. Espainiako Kopan beste bi kategoriatan da liderra Lointek: taldekako sailkapenean eta tarteko helmugetan, Belen Lopezi esker.
Amaia Lartitegi (Cadete), Sandra Alonso (Júnior), Eider Merino (Sub23) y Ainara Elbusto (Élite) han ganado el Torneo Euskaldun de féminas , de la Federación Vasca de ciclismo, tras la disputa de la séptima y última jornada esta tarde en el XII Zizurkil – Villabona Sari Nagusia.
Merinorena ez da izan eskualdeko taldeek Euskaldun Txapelketan lortu duten garaipen bakarra; gazte kategorian Elkar Kirolak taldeko Sandra Alonsok ere jantzi du txapela, Ugeragako Esther Cañeteri 18 segundo aterata. Kadetetan Ugeragako beste txirrindulari bat izan da bigarrena: Paula Soler.