Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 22a, 17:23
Uribe Kostako Emakumeen Kontseilua emakumeen aurkako bortxakeria salatzen, artxiboko irudian. © SOPELAKO UDALA

Emakume gazte bati sexu-erasoa egin zioten Sopelan pasa den zapatuan, Ertzaintzak albiste-agentziei jakinarazi dienez. Goizeko 08:00ak aldera, Arrietara hondartzako aparkalekuan egin zuen erasoa gizon batek, ondoren emakumea bertan uzteko. Radio Euskadik aipatutako lekukoen arabera, emakumea nora gabe zebilen. Zerbait "arraroa" sumatuta, beragaz geratu eta larrialdi zerbitzuei deitu zieten. Emakumea ospitaleratu egin behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sexu-indarkeria delitu bat argitzeko. Izan ere, emakumeak  sexu erasoa jasan zuela adierazi zien ertzainei. Emakumea atzerritarra da; litekeena da datozen orduetan salaketa jartzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun