Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sexu-indarkeria delitu bat argitzeko. Izan ere, emakumeak sexu erasoa jasan zuela adierazi zien ertzainei. Emakumea atzerritarra da; litekeena da datozen orduetan salaketa jartzea.