Baina badago besterik, zapatu goizean, pala-txapelketaren finala jokatuko dute frontoian; eta iluntzean, Keltik diskoa aurkeztuko du Xabi Aburruzaga trikitilariak. Domekan, ostera, sukalki-txapelketa eta txirrindularitza-eskolen arteko topaketak egingo dituzte. Horrez gainera, arrastian, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen Erromirria ikuskizuna edukiko dute txikienek. Ekitaldi gehienak udaletxeko plazan izango dira, doan.
Egitaraua
Irailak 10, zapatua
10:00etatik aurrera, nekazaritza-azoka.
11:30-14:30 Sopelako Panderojoleek herriko kaleak alaituko dituzte.
12:00 "Sopelako udala" Pala Txapelketako Finalak, udal pilotalekuan. Sarrera: 3 euro.
13:00 Gazta-, barazki-, lora- eta fruta-txapelketaren sarien banaketa.
21:00 Kontzertua: Xabi Aburruzagak "Keltik" disko berria aurkeztuko du, udaletxeko plazan.
Irailak 11, domeka
XII. Margo Lehiaketa: goizean zehar, Zirri Marra elkarteak antolatuta.
09:00 Sukalki-txapelketan izen-ematea, udaletxean.
10:30 Txirrindularitza-eskolen topaketa, Kurtzio-Artadi inguruan. Antzolatzailea: Ugeraga Txirrindularitza Taldea.
11:00-15:00 / 17:00-20:00 Artisautza-azoka.
12:30 Euskal dantzak, Eguzkilore dantza-taldeagaz.
13:00 Kazolen aurkezpena.
14:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.
17:00 Margo-lehiaketaren sari-banaketa.
18:30 Umeentzako ikuskizuna: "Erromirria", Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoakaz, udaletxeko plazan.