Zabalik dago Kurtzio Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 12a, 12:00

© SOPELAKO UDALA
Daborduko Kurtzio Kultur Etxeko 2016-2017 ikasturteko ikastaro berrietan izena eman daiteke. Sopeloztarrek ikastaro-eskaintza zabala edukiko dute, adin eta gustu denetara zuzenduta: antzerkia, umeentzako pintura eta eskultura, tangoa, euskal dantzak, argazkigintza, irudien edizio digitala Photoshop programagaz, etab.

Izen-ematea

Epeak
 
Sopelan erroldatuak: irailaren 5etik 23ra.
Erroldatu-gabeak: irailaren 19tik 23ra.
 
Izena emateko tokiak
 
Kurtzio Kultur Etxea, udaletxea, Larrabasterrako Sopelarin bulegoa eta www.sopela.eus
 
Tokien esleipena
 
Tokiak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Ikasleei telefonoz jakinaraziko zaie gutxieneko taldea sortu den eta tokia egokituko zaien edo ez.
 
Ordainketa
 
Izen-ematea amaitu ostean, gutxieneko lagun-kopurua lortu bada, eta ikastaroa hasi aurretik. Ordainketa moduak: kreditu txartela edo bankuko erreziboaren bitartez (kasu honetan, aurrezki-libretaren originala aurkeztu beharko da izena ematerakoan). Ikastaroa bere osotasunean ordainduko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun