2016ko abuztuaren 25ean Alangora deitu zuen berriro: "erreklamazioa idatziz egiteko" erantzun zioten; iaz egin zuen. Zuzenbidea ikasitakoak gogoratu duenez, uztailaren 21eko 147/2015 dekretuak bere eskaera babesten du; EAEko osasun-sisteman pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena onartzen baitu horrek.
Gidabaimena euskaraz egiteko laguntzak, murriztuta
Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik ematen dituzten diru-laguntzen gainean eztabaida egon zen uztaileko osoko bilkuran. Orain arte zati bitan banatuta egon da: 150 euro, azterketa teorikoa euskaraz eginez gero; eta gehienez 50 euro lehenengo eskola praktikorako, azterketa praktikoa euskaraz eginez gero. EH Bilduk salatutakoaren arabera, Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) diru-laguntzak moldatu ditu. Batetik, azterketa praktikoari dagokion zatia kendu egin du, aztertzaile euskaldun faltagatik egin ezin dela argudiatuz. Bestalde, azterketa teorikoaren diru-laguntza 150 eurotik 100era murriztu du. EAJ, Denok Batera eta PSE taldeek babestu zuten aldaketa.