Daborduko udaletxeko plazako oholtzara igoko diren musika-taldeen izenak ezagutzera eman ditu Udalak; sarrera doan izango da eta bederatzi taldek eta DJ batek abestuko dute. Hala, La Pulqueria, Hey Mr. Neken, Rural Zombies, Sorkun, Esne Beltza, The Clams Madrilg, Dead Bronco eta The Great Barrier bandek joko dute, eta Dj Göo nafarraren disko-saioak itxiko du kontzertuen egitaraua. Hala ere, musika baino gehiago da Sopela Kosta Fest.
Informazio gehiago: sopelakostafest.com