"Akabuko martxea" eta "Dominica" dokumentalak eskainiko dituzte etzi, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 13a, 13:02

Urbiako (Gipuzkoa) mendietatik Uribe Kostara, euren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina akordura ekartzen duen "Akabuko martxea" ordubeteko dokumentala eskainiko dute irailaren 15ean, eguena, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:30ean ipini dute; sarrera, doan. Gonbidapenak ohiko lekuetan lor daitezke.

Emanaldi berean, zortzi minutuko ikus-entzunezko "Dominica" lana ere proiektatuko dute; artzaintzan emakumeek eduki duten egitekoa ikusarazi eta aldarrikatu gura dute. Amaieran, mahai-ingurua egingo dute; egileak egongo dira bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun