Mota honetako lasterketetan ohi denez, oinez eta bizikletaz lasterka egingo dute 226 mutilek eta 135 neskek: urtebeteko umeetatik hasi eta 14 urteko gazteetara arte, zazpi mailatan lehiatuko dira. Kategoria bakoitzak bi urteko adin tartea hartuko du eta ordu laurdeneko tarteagaz abiatuko dira irteera puntutik; nondik eta udaletxeko plazatik.
Nagusienak abiatuko dira lehenengo, 13 eta 14 urtekoak. Azkenak, berriz, urtebete eta bi urteko umeak. Kategoria gehienetan, bizikletako tartea gurpiltxo barik egin behar da, azken bi mailatan izan ezik. Horrela, 3 eta 4 urteko umeek, gura badute, gurpiltxoak eroan ditzakete bizikletan. Lasterkari txikienek, berriz, "molto" moduko bizikletakaz lehiatuko dira.