Domekan jokatuko da Sopelako Lasterketa Nudista

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 14a, 16:30

Lasterketaren artxiboko irudia.

"Patxi Ros Sari Nagusia" izena daukan Sopelako Lasterketa Nudistaren 17. edizioa domeka honetan egingo dute. Barinatxe hondartzan izango da, goizeko 11:00etik aurrera, Sopelako Udalak zabaldu duenez. Izen-ematea doakoa da, eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxen bertan.

Bi lasterketa edo maila izango dira: bata lekukotasun-lasterketa, kilometro batekoa, eta, bestea, lasterketa absolutua, bost kilometrokoa. Saria jasoko dute lasterketa absolutuko lehen hirurek. Gainera, oparitxoa emango diete partaide denei eta domina bana umeei. Lasterketa Munarri atletismo-taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun